ZERTARAKO

...zertarako balio izango du sareak zehazki?

  • Zure auzoan jaialdi bat euskaraz antolatzeko auzokide euskaldunekin kontaktuan jartzeko.
  • Saskibaloi talde euskalduna sortu eta saskibaloian euskaraz jolastu nahiko luketen gasteiztarrak aurkitzeko.
  • Zu bezala euskara ikasten ari diren lagunekin harremanetan jarri eta haiekin batera planak egiteko.
  • Zure haurrekin egoteko umezain euskalduna aurkitzeko.
  • Euskararen aldeko txosna batean txandak egiteko bolondresak lortzeko.
  • Pisukide euskaldunak bilatzeko.
  • Euskaldun bezala Gasteizen dituzun hizkuntza eskubideak beste lagun batzuekin batera defendatzeko.
  • ...eta nahi duzun beste edozertarako!

Zehazki, honako hauek izango dira elkartrukerako esparruetako batzuk:

  • Kultur ekintzak (hitzaldiak, musika emanaldiak, antzerkia…).
  • Jaiak.
  • Komunikazioa (diseinua, erredakzioa, bideoak, irratigintza, itzulpenak…).
  • Kirolak.
  • Aisialdi hezitzailea (begiraleak, aisialdi ekintzak...).
  • Euskara ikasleak eta mintzalagunak
  • Bizilagunak (pisukide euskaldunak…).
  • Aktibismoa (aldarrikapenak, mobilizazioak, eskubideen defentsa…).
  • Zerbitzuak eta profesionalak (abokatuak, igeltseroak, umezainak, informatikariak, tabernariak…).
  • Bestelakoak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina