SARRERA

Nortzuk gara?
Esparru eta elkarte ezberdinetako gasteiztarrrak ari gara egitasmoari forma ematen (euskara elkarteak, euskaltegietako kideak, mintzalagunak, norbanakoak…), Gasteizko edozein euskaldunentzat irekita dagoen lantalde batean.

Zer da?
Gasteizko euskaldunak gure artean harremanetan jartzeko modu bat izango da.
Horretarako, interneten topagune bat izango dugu: euskaralagunak.eus ataria.
Webgune honen bitartez, euskaraz edo euskararen alde gauza ezberdinak egin nahi ditugun gasteiztarrak gure artean kontaktuan jarri ahal izango gara.


Atariak bi hanka nagusi izango ditu:


ESKAERAK:
Atal honen bitartez, Gasteizko beste euskaldun batzuekin harremanetan jartzeko mezuak idatzi ahal izango dituzu, euskararekin lotutako jarduera edo ekimenetan parte hartzeko prest egon daitezkeen elkarteak edo pertsonak bilatzeko.


ESKAINTZAK:
Bertan, zure burua eskaini ahal izango duzu, Gasteizen euskararekin lotuta dauden ekimenetan parte hartzeko prest agertuz, zuk aukeratutako gai edo jarduera motetan.


Horrez gain, bestelako eduki batzuk egongo dira sarean: foroak, agenda… Eta, internetetik kanpo ere, Gasteizko Euskaralagunak hiriko bizitza publikoan presente egongo gara jaialdi eta bestelako jardueren bitartez, Gasteizko euskaldunak itzaletik atera eta gure burua ikustarazteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina