ZU ERE

Zu ere euskaralagun izan zaitezke? 
Noski. Gasteizko euskaldun guztiak izan gaitezke euskaralagun, guztiok daukagulako euskaraz eta euskarari zer eskaini: webgune batean iritzi zutabeak idazten, txosnan txandak egiten, euskararen aldeko jai baterako kartela diseinatzen, gure zerbitzuak euskaraz eskaintzen, euskarazko pintxopoteak antolatzen, gure burua ikustarazten…


Horretarako, 2015era itxaron beharko duzu. Ez da hainbeste falta! Dena den, proiektuari forma ematen ari dion lantalde irekia martxan dago dagoeneko, eta zuk ere parte hartu dezakezu. Hilean behin edo bitan biltzen gara proiektuaren alderdi guztiak zehazteko: sarearen helburuak eta funtzionamendua, finantzazio iturriak, ekintza osagarriak, komunikazio kanpainak... 

Bileraren batera etorri nahi baldin baduzu edo beste moduren batean zure ekarpena egin, hauxe da gure kontaktua
euskaralagunak@gmail.com / 945222153. 

Gainera, galdetegi hau bete dezakezu ere zure iritzia emateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina